Egitarau oparoa Baigorrin

Nafarroaren Egunean erraldoiak, joaldunak, dantzariak, gaiteroak, trikitilariak eta musikariak izango dira

Nafarroako gaiteroen doinuek ez dute huts egingo Baigorrin. GAIZKA IROZ.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Nafarroaren Egunak eta Aberri Egunak bat egingo dute gaur Baigorrin (Nafarroa Beherea). Basaizea elkarteak antolatzen du Nafarroaren Eguna, eta, horren harira, askotariko ekitaldiak izango dira herriko plaza nagusian eta inguruko kaleetan.

11:00etan kabalkada irtengo da. Baigorri, Burlata eta Amikuzeko erraldoiak, Otsagabiako dantzariak, joaldunak, gaiteroak, Uztaritzeko txaranga, txistulariak eta trikitilariak arduratuko dira herria girotzeaz. Eguerdi partean larrain dantza egingo dute. Bazkaldu aurretik, 14:00 aldera, Gaztain errekan, Nahixan taldeak joko du. Plaza nagusian, berriz, Bidaia taldea ariko da 15:00etan. Odu berean, Joseba Tapia elizako parkean izango da. 16:00etan, Gaztain errekan, Xutik taldea ariko da; eta ordu berean, Xokoan, Txamp's.

Dantza ikusgarria plazan hasiko da, 17:00etan, Beasaingo eta Larraineko taldeekin.

18:00etan, Gaztain errekan, Kiki Bordatxo ariko da; eta ordu berean, Xokoan, Itziarren Semeak.

19:00etan, larrain dantza eta jauziak izango dira, Ezpeleta txarangaren laguntzarekin, enparantza nagusian.

Laket taldeak joko du Xokoan 20:00etan. Handik ordubetera, Holako taldea ariko da plaza nagusian. Festa amaitzeko, Harakinikia taldeak joko du herriko aparkalekuan 23:00 aldera.

NAFARROAREN EGUNA

Baigorrin. Gaur, 11:00etatik gauerdira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.