Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaiak

Egitaraua

Ikurrinari gorazarre. Ikurrinak urtero izaten du txoko berezia Andre Mari Zuriaren jaietan. Aurten ere ez du hutsik egin Gasteizko Blusa eta Nesken Batzordeak, eta omenaldi polita egin zion igandean ikurrinari, Plaza Berrian. Eguraldi hotzak ez zuen kikildu jendea, eta gasteiztar ugari joan zen Algara dantza taldeak eskainitako ikuskizuna ikustera. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
2012ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun

GAUR

•10:30. Zezen ikuskizunak.

•10:30. Andre Mari Zuriaren plazan, Txikien argazkiak.

•11:00. San Migel elizan, Blusa eta Neska Txikien eskaintza.

•11:00. Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsak.

•11:00. Ardo Zahatoen Jaurtiketaren I. Lehiaketa.

•11:00. VIII. Andre Mari Zuria Estropada Bandera.

•11:00. Haur jolasak, Buruileria plazan.

•11:30. Ohorezko aurreskua, Zeledon Txikik eta Neska Txikik.

•11:30. Abentura gunea.

•11:30-15:00. Gastronomia eta Euskalgintza Azoka, Loman.

•12:00. Zeledon Txiki eta Neska Txikiren jaitsiera, Plaza Berrian.

•12:00. Zaku lasterketa.

•12:00. Fanfarreak, kalez kale.

•12:00. Azoka arabiarra.

•12:30.Trikuharri konpainiaren Galtzagorriei to Inaxito bertso antzerkia, Peñafloridan.

•13:00. Gasteizko Musika Bandaren kontzertua, Floridan.

•13:30. Bertsolariak, Aihotz plazan: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.

•17:00. Zezenetara joatea.

•17:00.Txikiak festara joatea, Blusen eta Nesken Batzordeak lagunduta, Floridatik Aihotzera.

•17:00. Burtzikarien zezenketa.

•18:00. Tierra Bravia taldearen jotak, Peñafloridan.

•18:00. Txikien askaria.

•18:00. Txantxetako olinpiadak, Independentzia kalean.

•18:30. Zirika Zirkusen Dantzateke ikuskizuna, Prado parkean.

•19:30. Arrabots, Aihotzen.

•20:00. Aihotz plazatik Florida kalera, txikiak festara joatea.

•20:30. Larrain dantza.

•20:30. Zezenetatik itzultzea.

•23:00. Suak, Mendizabalan: Madrilgo Vulcano piroteknia.

•23:30. Zezensuzkoak eta fanfarreak, Olagibel kalean.

•00:00. Kontzertuak. Esne Beltza, Foru plazan; Mikel Markez eta Erramun Martikorena, Aihotz plazan; Rockaina eta Lendakaris Muertos, txosnetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.