Maratila

Egun Berriak

Lucien Etxezaharreta.
2011ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Euskal Herriko mendiak, aste honetako beren lehen elurte nagusiekin, ohiko Gaboneko itxurarekin ditugu. Euriek Orhi baizik ez digute zuriturik utzi. Olentzero, gaztaina erreak eta euskal preso ugarien dolamen eta zauriek gogoak betetzen eta iluntzen dizkigute oraindik. Aurten ere, bakea itxaropenaren atalean dagoela.

Txekiako idazle, pentsalari eta gizon politiko izan zen Vazlav Havel atzo ehortzi zuten. Egun berrien pizten lagundu zuenarengandik bagenuke hausnartzekorik. Sistema totalitarista jasan zuen, bost urte preso egon 77ko Karta-ren bozeramaile zelako. 1989ko «balusazko iraultza» ondoren hamahiru urte Lehendakari egon zen. Balio du bere pentsamoldeei begiratzea. Havel Stalinen ondoko totalitarismo forma berezien aurka borrokatu zen, Jan Patoxka filosofoaren bideetarik hartuz. Rupnik bere aholkulariak idazten duenaz «1950eko urteetako totalitarismoa masa terrore batean oinarritzen bazen, 70 eta 80eko urteetakoa, aldiz, sumetitze eta amore ematean, errepresio selektibo eta gezur instituzionalizatuaren bidez». Horrek ekartzen zuela «beldurra, gobernatzeko molde eta tresna gisa, jendartearen sumetitze izpiritual, politiko eta morala lortzeko gisan». Botereak nahi zuela «bakoitzaren desmoralizatzea eta kanbiamendu esperantzen galtzea»: Havelen etsai berriak. Ez al da hau gaurko gure inguruko politika berrien ardatza? Beldurra, lana eta libertatea galduko ditugula, gure jendarte formateatu, sumetitu, kontsumitzailean, Chaplinen Garai Modernoetan bezala? Egun Berriak ilun? Oldar eta jazarketa beharrezkoen denboretan gara, lehen, orain eta beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.