Irudia. Goizueta

EGUN EDERRA, INGURU PAREGABEAN

2012ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Jai ederra egin zuten atzo Artikutza parkean, egun osokoa. San Agustin jaia ospatzeko, egitarau zabala prestatu zuten. Meza entzunez hasi zuten eguna, 11:00etan. Bazkalostean, berriz, Mañukorta eta Irazu bertsolariek alaitu zuten giroa. Herri kirolak ere izan ziren: aizkolariak eta harri jasotzaileak. Eguna amaitzeko, berriz, dantzaldia izan zuten. Gainera, bi taberna jarri zituzten jendeak jatekoa eta edatekoa hantxe erosteko. Egun ederra, hortaz, inguru paregabean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.