BERRIAren webgunean, Irutxuloko Hitza, Gaztezulo eta Zinea.eus hedabideen atarietan eta Hamaika telebistan ikusi ahalko da Zurriolako butaka. Egunero 19:00etan hasita ikusi ahalko da Internet bidez. Kanaldudek 20:00etan emango du, eta Hamaikak, 22:00etan. Webgunean ez ezik, sare sozialetan ere zabalduko ditu BERRIAk saioaren eduki guztiak. #Zbutaka traola erabiliko dute Twitterren.
Ostiraleko lehenengo atal horretan, Amaia Remirez ekoizleak Another Day of Life filmaren inguruan hitz egingo du, eta Agus Barandiaran Basque Selfie filmeko ekoizle eta protagonista elkarrizketatuko dute.
Egunero, Interneten, eta telebistan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu