Urtero-urtero San Pedro eguna, Eguberri eguna, Urtezahar eguna eta egutegiko beste guztiak asteko egun berean egokituko lirateke beti zientzialari bik egindako egutegi proposamena onartuko balitz. Mundu osoan ordu bera izango litzateke beti sistema horrekin. Euren egutegi unibertsalean datak ez dira egunez aldatzen. Munduko ordu eremuak alde batera uzten dira.
Hanke-Henry egutegiak (Steven H. Hanke ekonomialari eta Richard Conn Hanry fisikariarengatik) ohiko hamabi hilabeteei eusten die 91 eguneko lau hiruhilekorekin. Hiruhilekoen lehen bi hilabeteek 30 egun dituzte, eta hirugarrenak, 31. Hala, 364 egun zenbatuko lirateke. Lurrak Eguzkiari bira emateko 365 egun eta sei ordu behar ditu; beraz, bost-sei urtetik behin astebete bisiestoa egongo litzateke, abenduaren amaieraren ondoren.
Egutegi sistema berria proposatu dute zientzialari bik, beti berdina izan dadin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu