Donostiako San Telmo museoan egin dute gaur Repsol gidaren aurkezpena, eta han banatu dituzte 2020ko eguzkiak. Ekitaldian, 400 pertsona baino gehiago bildu dira, gastronomiako eta erakundeetako ordezkariak, gehienbat.
Gidak hiru eguzkirekin saritzen ditu jatetxerik onenak, eta, aurten, Kataluniako Les Cols eta Galiziako Culler de Pauri bakarrik eman dizkie hiru izar. Bi izarrekin 23 jatetxe saritu ditu; horien artean dago Iruñeko Abaco.
Izar bakarra 77 jatetxeri eman die, eta Euskal Herriko 14 daude horien artean: Arabako Arrea; Bizkaiko Casa Garra eta Porrue; Gipuzkoako Bailara, Katxiña, Casa Julian, Felix Manso Ibarla, Galerna Jan-Edan, Iraeta, Kirkilla Enea eta Ganbara; eta Nafarroako La Biblioteca, Mixtura eta Verduarte.
Iaz martxan jarritako kalifikazio sistema baten emaitza da aurtengo gida. Basque Culinary Centerren aholkularitzarekin garatu da. Sistema berrian, jasangarritasuna, zero kilometroa, integrazoa, ekonomia zirkularra eta proiektuen funtsezko koherentzia parametroak txertatu dira. 50 ikuskariko talde bat ibili da jatetxez jatetxe, eta 1.300 bisita baino gehiago egin dituzte.
Bigarren urtez jarraian egin dute gidaren aurkezpen ekitaldia Donostia, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin egindako akordio bati esker.