EGUZKI EKLIPSEA

Eguzki eklipsea ikusteko aukera izan da munduko hamaika txokotan

Erdizkako eguzki eklipsea izan da gaur. Euskal Herrian eguzkiaren %7a soilik estali du ilargiak, baina munduko beste txoko askotan irudi ikusgarriak utzi ditu fenomenoak.

jone arruabarrena
2021eko ekainaren 10a
18:38
Entzun

Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean jartzen denean gertatzen da Eguzki eklipsea. Ilargiak ez dio Eguzkiaren argiari Lurrera iristen uzten, eta ondorioz, Ilargiak itzal bat proiektatzen du Lurraren gainean. Fenomeno horretaz gozatzeko aukera izan da gaur munduko txoko askotan, eta zenbait herrialdetan irudi ikusgarriak utzi ditu gainera. 08:12an hasi da eklipsea Ozeano Atlantikoan, eta 13:11n bukatu da Txinako Sinkiang eskualdean. Guztira, 299 minutu iraun ditu. Euskal Herrian, berriz, ordubetez izan da ikusgai, 11:30etatik 12:30etara, eta eguzkiaren %7 egon da estalita; honek, argitasuna %3 jaistea eragin du.

Gaurkoa, hala ere, ez da eklipse osoa izan, partziala baizik. Duela lau urte izan zen mota honetako azken eklipsea ikusteko aukera, eta hurrengoa 2022an izango da. Hala ere, fenomeno ikusgarriago bat ikusteko aukera izango da 2026ko abuztuaren 12an, orduantxe gertatuko baita eguzkiaren eklipse osoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.