Komunikazioa

Eguzki irratiak 25 orduko otoitza egingo du, «proiektua salbatzeko»

Erredakzioa
2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Maratoiak puri-purian dauden egunotan, Iruñeko Eguzki irrati libreak maratoi berezia prestatu du: Eguzkiren Aldeko Munduko Jardunaldia. Bihar 11:00etan hasiko da zuzeneko maratoia, eta larunbatean eguerdiko 12:00etan amaitu. «Otoitza zuzenean eginen dugu, proiektuaren salbamenerako», adierazi dute Eguzki irratikoek. «Urteak dira eguzkideak lortzeko mota guztietako kanpainak egiten ari garela, laguntza ekonomiko iraunkorra lortzeko asmoz. Bostehun eguzkide lortu ez ditugunez, eta munduko krisi ekonomikoaren testuingurua kontuan harturik, bururatu zaigun irtenbide bakarra otoitz egitea da».

Larunbatean, bestetik, irratiaren 29. urteurreneko afaria egingo dute, Bullicio peñan. Afarirako txartelak Alde Zaharreko Herriko Tabernan har daitezke.

Irrati maratoia Internet bidez entzun ahalko da mundu osoan, www.eguzki.net webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.