KOMUNIKAZIOA

Eguzki Irratiak 500 bazkide lortu nahi ditu, gutxieneko dirua ziurtatzeko

'Le Mans Eguzkideen 24 orduak' emanaldia egingo dute bihar, 28. urteurrena ospatzeko eta krisiari aurre egiteko

Erredakzioa
2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Eguzki Irratiak gutxienez 500 bazkide behar ditu aurrera jarraitzeko, eta, horretarako, kanpaina berezia abiatu dute. Le Mans Eguzkideen 24 orduak emanaldia egingo dute bihar, irratiaren 28. urteurrena ospatzeko eta, bide batez, krisiak eragin dion arriskuari buelta ematen hasteko.

Besteak beste, kuoten bidez lortzen du funtzionatzeko dirua Iruñeko irratiak. 2002an zuzeneko emisioak bertan behera utzi behar izan zituzten, diru ezarengatik. Duela bi urte, berriz, 500 bazkide inguru lortu zituzten aurrera egiteko. Krisiak, ordea, aginka egin dio laguntza horri.

24 ordu, bazkideak lortzeko

Emanaldi berezia ostiraleko 11:00etan hasiko da, eta larunbateko ordu berean amaituko. Irratiaren programazioko saio gehienek hartuko dute parte, baina euren formatoari beste itxura bat emango diote, helburua laguntza lortzea dela kontuan hartuta.

Entzuleek telefonoz deitu ahalko dute irratira, eta laguntzaren truke, elastiko bat jasoko dute, eta zozketa batean sartuko dira. Iruñerria osoan zabaltzen ditu saioak Eguzki Irratiak, eta Eguzki.net gunearen bidez ere entzun daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.