Ezarian. Zientzia
Eguzki sistemaren mugan dago 'Voyager 1' zunda
Voyager 1, 1977an jaurti zuten zunda Eguzki sistemaren mutur batean zegoela jakinarazi zuten hilabete batzuk. Heliosferaren azken muturrean dagoela esan du orain NASAk, Eguzkitik 18.000 milioi kilometrora. Gizakiak bidalitako lehenengo objektua izango da izar arteko espazioan sartzen, noiz gertatuko den ez dakiten arren. Teknologia zaharra izanagatik, Lurrera datu anitz bidaltzen ditu oraindik; mezuek 16 ordu eta 38 minutu behar dituzte Lurrera heltzeko. 2025 arte komunikazioari eutsiko diote plutonio bateriek. Gero bidaiatzen jarraituko du, bere barruan duen gizateriaren agurrarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu