Komunikazioa

'El árbitro' dokumentala erosi du Espn kateak

Orio Produkzioak egindako lana Europan, Asian, Afrikan eta Latinoametikan emitituko dute

urtzi urkizu
Donostia
2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Orio Produkzioak Gipuzkoako ekoizpen etxearen El árbitro dokumentala Espn kateak erosi du. Munduan kirol kate garrantzitsuenetakoa da Espn, eta Cannesko MipTV azokan jarri ziren kateko arduradunak Oriokoekin harremanetan. «Han egin genuen lehen kontaktua. Lana horrelako kate bati saldu izana oso garrantzitsua da guretzat orain», azaldu du Unai Ibarbia Orioko arduradunak. Espn kateak Europan, Afrikan, Latinoamerikan eta Ekialde Hurbilean emitituko du El árbitro. Lanak «futbolaren egia» epaile baten ikuspegitik kontatzen du: partida aurreko prestaketa, jokalariekin dituen harremanak eta uneko tentsioa ageri dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.