Komunikazioa
'El País'-ek 80.000 ale gutxiago saldu ditu
PRENTSA. 2011ko urtarrilean 300.000 ale saldu zituen El País egunkariak. Handik urtebetera, 2012ko urtarrilean, 220.000ra jaitsi da kopurua (%26,6ko beherakada). OJDk eman ditu datuak. Publizitate sarrerak dezente murrizten ari diren une honetan galera handia da Prisako egunkariarentzat. El Mundo-ren salmentak azken urtean %7,5 jaitsi dira, La Razón-enak %8,7 eta La Gaceta-renak %30,9. ABC da apur bat igo den bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu