Elena Arzakek eta Rene Redzepik oholtza partekatu dute

2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
Munduko emakumezko eta gizonezko sukaldaririk onenetako bi, Elena Arzak eta Rene Redzepi, oholtza gainean elkartu ziren atzo lehen aldiz, San Sebastian Gastronomika biltzarraren barruan. Kursaaleko auditoriumean sukaldea ulertzeko moduaz jardun zuten, Paisaia baten exegesia izeneko hitzaldian.

Aurretik, Elena Arzakek mirespenez hitz egin zuen Redzepiren inguruan. «Ohore izugarria da harekin egotea. Asko miresten dut, sukaldari handia da; iritsi den lekura iritsi delako, eta defendatzen duenarengatik. Bere sustraien sukaldea, gure sukaldearekin antza duena. Bertako sukaldaritza errespetatzen du, baina, aldi berean, abangoardia da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.