ELIKADURA. Azelga penkak zainzuri eta gulekin

Iker Markinez.
2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Dozena bat azelga penka

8 gari zainzuri

250 g gula

Baratxuriak, 3 ale

Perrexila

Oliba olio birjina

Gatza

Limoi bat



Azelga penkakzainzuri eta gulekin

Lehenengo pausoan, azelgei hosto berdea kenduko diegu. Izan ere, errezeta honetarako penkak bakarrik erabiliko ditugu. Penken ertzetako azaltxoak kendu, eta limoi erdi batekin igurtziko ditugu penka guztiak, bi aldeetatik. Horrekin, penkak egostean haien kolore zuria mantentzea lortuko dugu.

Urez beteriko lapikoa sutan berotzen ipiniko dugu, gatz pitin batekin. Irakiten hastean, penkak bota, eta 20 bat minutuz su biziz irakiten eduki. Jarraian, ur hotzetan freskatu eta gorde. Lapiko bera erabiliz zainzuriak ere bertan edukiko ditugu irakiten hamar bat minutuz, lodieraren arabera. Horiek ere ur hotzetan freskatu eta gorde.

Zartagin zabal bat oliba olio txorrotada batekin berotzen jarri. Baratxuri aleak xaflatan moztu eta zartaginera bota. Baratxuria gorritzean penkak, zainzuriak eta gulak denak batera zartaginera bota, eta pare bat minutuz bertan erregosi. Bukaeran perrexila xehetuta gehitu. Amaitzeko, erretilu batera atera, eta, azken ukitu gisa, txorrotada bat oliba olio botako diegu barazkiei, hark ere bere ukitua emango baitie barazkiei zaporean.

On dagizuela!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.