Ardoan agertzen diren usain fungtetracloroanisolaikoen erdia, gutxi gorabehera, kloroanisolek sorrarazten dute. Horien artean, ardoetan sarrien, ugarien, agertzen diren konposatuak trikloroanisola, tetrakloroanisola, triklorofenola eta tribromoanisola dira, eta guztietatik usaintsuena eta errazen atzematen dena trikloroanisola (TCA) da, ardozaleon artean hain ezaguna eta, aldi berean, hain gorrotatua dena.
Ponferradako Mahastien eta Ardoaren Institutuko ikerlari talde bat lanean hasi da ardoaren usain txarren kontrako onddo transgenikoen garapenean. Onddo horiek beste onddo bat ordezkatu ahal izango lukete, hain zuzen ere, kloroanisolen garapenean parte hartzen duen onddo espezie bat. Klorianisolak konposatu lurrunkorrak dira pestiziden metabolizazioaren ondorioz sortuak eta ardoan hezetasuna edo zaharmindu usainen aromen sortzaileak.
Badirudi Trichoderma longibrachiatum, Trichoderma generokoa, dela trikloroanisol sortzaile nagusia, eta, beraz, onddoa desagertaraziz ardoan usain txarrak, usain fungiko txarrak agertzeko portzentajea neurri handi batean, neurri esanguratsu batean jaitsi egingo litzatekeela.
Badirudi, beti ere adituen arabera, onddo mota hori oso hedatua dagoela eta hura desagertaraztea ia-ia ezinezkoa dela, inongo zalantzarik gabe ardoaren industrian ingurune kutsadura sortzen duelarik.
Ardoaren usain txarraren kontrako onddo transgenikoak garatzeko, ikerlariek arazoa sortzen duen entzima kodetzeko ardura duen genea karakterizatu egin dute. Helburua gene hori ez duten onddoak sortzea da, eta kortxoan, modu artifizialean, inokulatzea, beste Trichoderma longibrachiatum mota batzuen garapena eragotziz.
Adituek zera egin zuten: trikloroanisolaren sorreraren ardura duen entzima kristalizatu eta purifikatu eta gero hura aktibatzeaz arduratzen den genea karakerizatu. Gero onddo transgeniko horiek kortxozko tapoietatik baztertuak lirateke elikagai katera pasa ez daitezen. Inongo zalantzarik gabe, oso prozesu konplikatua izango da, eta ikusteko dago genetika aldetik aldatutako onddoak ehuneko ehunean desagertaraztea posible izango den.
Helburua lortzen baldin bada, seguruenik, kortxo izendapen berri bi agertuko lirateke: modu naturalean ekoiztutakoak eta onddo transgenikoen laguntzaz sortutakoak.
Polemikoa izan daiteke transgeniko hitza bera delako polemikoa, baina interesgarria, adituen esanetan, ardoaren usain fungiko txarrararekin lotutako galerak erdira jaitsiko bailirateke.
Gaur egun arte kloroanisolekin erlazionatutako usain txarren erdia baino ez dira identifikatu, eta argi dago, beraz, lan handia dagoela egiteko oraindik ere.
Bestalde, sustantzia horien agerpenak ardoaren ezaugarrien galera dakar, produkzioaren %6an eragiten duelarik, gutxi gorabehera 1.000 milioi dolarreko galerak sortaraziz.
Beraz, ez da txantxetako kontua.
Jarraipena egingo diogu ikerketari, eta zerbait berria badago, hemen azalduko dugu.
ELIKADURA. Onddo transgenikoak ardoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu