Janariek, garbitu, zatitu eta prestatzean, beti galtzen dituzte elikagaiak. Fruta eta barazkiak garbitzeko, uretan gehienez bost minutu eduki, bitamina galerak oso handiak izaten baitira bestela. Bestalde, janariak zatitzen ditugunean oxigenoarekin kontaktuan jarri eta zenbait elikagai oxidatu egiten dira. Horregatik, garrantzitsua da kontsumitu beharreko momentuan zatitzea eta oso azaletik zuritzea. Barazkien kasuan, orri berdeak ahal den gutxien ezabatu, horiek dutelako bitamina eta gatz mineral gehien. Azkenik, oso ur gutxi jarri egosteko, eta ura irakiten dagoenean bota.
Animalia jatorriko janariak prestatzean,proteinen digestioa erraztu, eta toxiinfekzioak saihesten dira.
Galdera
Elikatze aldetik ba al dago ezberdintasunik janari gordin eta prestatuen artean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu