Eliza katolikoarekin nazkatuta

Solasaldi, kontzertu eta film batekin osatu du apostasia asteburua Bergarako gaztetxeak datozen egunetarako

Apostasia astebukaera amaitzeko, Nazarin filma emango dute. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Eliza katolikoko paperetatik norberaren izena ezabatzea nahi dutenek aukera aproposa daukate asteburu honetan Bergaran. Gaur emango diete hasiera ekimenei, 18:00etan. Apostasiaren inguruko solasaldia prestatu dute gazte asanbleakoek. Hainbat kontu izango dituzte hizpide; tartean, Elizako paperetan egoteak zer esan nahi duen eta bertatik izena ezabatzeko zer egin behar den. Amaitutakoan, gaztetxekoek esan dutenaren arabera, apostasia egiteko aukera ere jarriko dute bertan.

Larunbaterako, apostasia gaua prestatu dute, eta hiru euroren truk, hiru kontzertu emango dituzte gaztetxean. Aretxabaletako Krisis taldea izango da bat, eta bigarren diskoa aurkeztuko dute. Zallako Odolaz Blai taldeak joko du ondoren, baita Zarauzko Hilkar taldeak ere.

Maiatzaren 1erako prestatu dute apostasiaren asteburuari amaiera emateko ekimena. Gaiaren inguruan hausnartzeko, film bat emango dute; zinekluba prestatu baitute. Luis Buñuel zuzendariaren Nazarin (1959) emango dute. Mexikoko herri bateko apaizaren istorioa kontatzen du filmak. Denborarekin, justiziatik ihes egin beharko du, eta or- dura arte izan zuen fedearen inguruko zalantzak sortuko zaizkio.

APOSTASIA ASTEBURUA

Non. Bergarako gaztetxean.

Noiz. Gaur 18:00etan, bihar 22:30ean eta etzi 18:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.