Elur hautsaren geruza nabarmen loditu da Pirinioetako estazioetan

Ipar isurialdean pilatu da elur gehien egunotan; hala ere, leku guztietan da bistakoa baldintzen hobekuntza

Luz Saint Sauver, elurpean. BERRIA.
xabier martin
2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Zeruari begira bizi dira eski estazioetako arduradunak, baita elurraren negozioaren inguruan bizimodua ateratzen dutenak ere, direla ostalariak, direla eskiatzeko tresnak alokatzen dituztenak, direla hotel eta alorreko beste hainbat negozioren arduradunak. Elurra mara-mara ikusi dute azken egunotan, eta pattal baino pattalago doan eski denboraldia zuzentzeko aukera ikusi dute denek.

Ez alferrik, elurra gogoz bota du Pirinioetan, azken astean batik bat, eta estazioetako elur geruzak loditu egin dira, tokian-tokian desberdintasunak badiren arren. Larra-Belagua eta Abodi, adibidez, zuriz estali dira, eta oso elur maila onak dituzte. Espainiara salto eginez, 50 zentimetrotik 120raino arteko elurra dute Formigalen, esaterako. Iparretik jo du egunotan, eta haizeak elur hauts ugari eramaten du estazio horretan. Hala ere, geruza apartak ditu. Hobeak dituzte Luz Ardiden eta Bareges-La Mongie estazioek; 120-200 eta 140-200 zentimetro, hurrenez hurren. Luz Saint Sauver herria elurturik zegoen atzo; akaso, hori da seinale onena pistak elurrez beterik daudela jakiteko. Pirinioen beste isurialdean ere, pilatu da elurra, baina gutxiago. Formigalen bezala, Candanchun metro erdiko elur geruza dute behealdean, eta goialdean, berriz, 145 zentimetrokoa. Eguraldia hobetzea besterik ez da geratzen eskiatzeko baldintza onenak egon daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.