BERDINTASUNA

Emakumea, esklabua eta beltza 20 dolarreko bileteetan

Harriet Tubmanen aurpegia agertuko da 2020tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetako 20 dolarreko billeteetan. Andrew Jacksonena ordezkatuko du.

Harriet Tubman. US LIBRARY OF CONGRESS
2016ko apirilaren 21a
17:29
Entzun

1822an jaio zen Tubman, esklabo, eta ehunka laguni esklabotzatik askatzen lagundu zien. Gainera, emakumeen boto eskubidearen alde borrokatu zen. Moises beltza ezizenez ezagun, 1913an hil zen. Lehen aldia izango da emakume bat eta beltz bat dolarretako dirupaperean agertuko dela.

Urteak zeramatzaten emakume bat billeteetan ager zedin eskatzen. 1929az geroztik ez dute aldaketarik egin AEBetako diruan, eta Women on 20's plataformak sustatu du aldaketa.

Galdeketa egin zuten sarean, diru papera noren aurpegiarekin inprimatu erabakitzeko. Hamabost hautagai baino gehiago zeuden: Rosa Parks, Eleanor Roosevelt, Betty Friedan, Patsy Mink, Frances Perkins… Tubman, Roosevelt eta Parks izan ziren hiru finalistak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.