Bihar Berrian

Emakumeak puntako sukaldaritzan, ikusezin

Gizonen izenak dira nagusi goi mailako sukaldaritzan, baita sarietan ere. Baina badira emakumeak puntako gastronomian, askotan itzalean egonagatik. Haien bizipenak eta hausnarketak ezagutu ahal izango dira bihar 'Bizigiro' gehigarrian, zenbait sukaldariburu, sommelier eta jatetxe bururen eskutik.

Silvia Garcia Mugaritzeko sommelierra. JON URBE / FOKU
Izaro Zinkunegi Barandiaran.
2018ko azaroaren 30a
13:56
Entzun

Euskal Herrian Michelin izarrak dituzten 37 jatetxetatik lautan soilik dira emakumeak sukaldariburuak. Egoera berdintsua da gainerako ardura postuetan ere. Emakumeak, gutxiago izateaz gain, itzalean daude eta ikusezinak dira. Goi mailako sukaldaritzan euren tokia egin duten bost emakume ezagutuko ditugu bihar Bizigiro gehigarrian: Elena Arzak Donostiako Arzak jatetxeko sukaldariburua, Pilar Idoate Iruñeko Europa jatetxekoa, Aizpea Oihaneder Donostiako Xarma jatetxekoa, Estela Velasco Donostiako Kokotxa jatetxeko jabea eta Silvia Garcia Errenteriako (Gipuzkoa) Mugaritz jatetxeko sommelierra. Emakumeen egoerari buruz arituko dira, haien zailtasunez eta bizipenez. Goi mailako gastronomiako emakumeek sortu berri duten sareaz ere hitz egingo dute.

Gehigarriak, gainera, Nabarraldek argitaratu duen 'Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak' komikiaren berri emango du. Zugarramurdin inkisizioak egindako sarraskiari buruzko komiki laburra da.

Telesailen atalean, ‘Homecoming’-i buruz arituko da Mikel Yarza Artola, podcast batean oinarrituta egin den lehen telesaila da.

Asteburu honetan Elikagai Bankuek Euskal Herri osoan egingo duten elikagai bilketaren berri ere emango du gehigarriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.