Emakumeen osasun fisikoa eta buruko osasuna zaintzen ikasteko doako ikastaroak antolatu ditu Usurbilgo Parekidetasun Sailak (Gipuzkoa). Helburua emakumeekosasuna zaintzen ikastea eta komunikatzeko eta buruestimua jorratzeko teknikak ezagutzea da, besteak beste. Eskolak hilaren 17an hasiko dira, baina izena emateko epea jada irekita dago ikastaroen hasiera arte.
Hiru ikastaro antolatu dituzte aurten. Hala, Saioa Baena fisioterapeutak Zoru pelbikoa indartzea ikastaroa emango du. Zoru pelbikoa sentitzen, ulertzen eta hobetzen irakatsiko du Baenak. Buruko osasuna zaintzeko, Pepa Bojo psikologoak Asertibitate eta gatazken konponketarako tailerra zuzenduko du, eta komunikatzeko eta entzuten ikasteko teknikak landuko dituzte. Horrekin batera, Bojok Ahalduntzea eta tratu onak ikastaroa egingo du, emakumeek buruestimua jorratzeko tekniketan sakontzeko.
Iaz bezala, emakumeen pala ikastaroa ere antolatu dute, baina oraingoan Usurbilgo Kirol Patronatuaren esku. Nerea Altxu parekidetasun teknikariaren esanetan, ikastaroak erakundeen ardurapera pasatzea da helburua.
EMAKUMEEN AHALDUNTZE IKASTAROAK
Izena emateko epea. Irailaren 17a arte.
Non. Usurbilgo Parekidetasun Sailera deitu (943-37 71 10) edo [email protected] helbide elektronikora idatzi.
Emakumeentzako ikastaroak
Emakumeei begira, ahalduntze, osasun eta komunikazio ikastaroak antolatu ditu Usurbilgo Parekidetasun Sailak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu