Emanaldi errusiarra Donostian

Txaikovskiren 6. sinfonia 'Patetikoa' interpretatuko du San Petesburgoko Orkestra Filarmonikoak

San Petesburgoko Orkestra Philarmonikoa Donostian izango da. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Donostiako Musika Hamabostaldiak errusiar musikarekin osatutako emanaldia eskainiko du gaur Kursaal Auditoriumean, 20:00etan. San Petesburgoko Orkestra Filarmonikoak, Errusiako orkestra sinfonikorik zaharrenak, herrialdeko konpositore esanguratsuenen piezak joko ditu Iuri Termikanov zuzendariaren gidaritzapean: esate baterako, Nikolai Rimski-Korsakoven Errusiako Pazko handia obertura, Max Brutxen biolinerako 1. kontzertua eta Piotr Ilitx Txaikovskiren 6. sinfonia, Patetikoa.

Sarrerak aspaldi amaitu ziren, gaurko kontzertuak ikusmin handia sortu baitu. Txaikovskiren azken sinfonia interpretatzeko orkestra perfektua da San Petesburgokoa, musikagilearen obrarik tragikoena baita. Txaikovski obra bukatu eta gutxira hil zen, eta hainbat adituren esanetan, heriotza hurbilaren omenez idatzitako pieza da Patetikoa. Horrekin batera, entzuleek Rimski-Korsakoven obra sentimentala eta Brutxen pieza argi eta bizia entzungo dute arratsaldean. Hain zuzen ere, Sayaka Shoji Japoniako biolin jotzaileak eskainiko du Brutxen biolinerako pieza. Musikaria Paganini lehiaketaren irabazle gazteena izan zen, eta Zubin Mehtaren ikaslea izan da.

SAN PETESBURGOKO ORKESTRA FILARMONIKOA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Donostiako Kursaal Auditoriumean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.