Emocore jaialdia Donostian

Le Dead Projet eta The Rodeo Idiot Engine taldeek bigarren diskoak aurkeztuko dituzte Mogambon

Parisko Le Dead Projet laukotearen helburuen artean, trantzea eta emozioa sortzea daude. METALORGIE.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Hardcore eta metal melodiko emozionalaren jarraitzaileek gozatzeko aukera izango dute gaur Donostiako Mogambo aretoan: Le Dead Projet Paristik datorren artista talde bat da, eta The Rodeo Idiot Enginek eusko labela du.

Neurosis talde aitzindariaren oihartzuna sumatzen da Le Dead Projet laukotearen soinuan. Bortizkeria, trantzea eta emozioa dira taldearen helburu nagusiak. Ailleurs d'ou je seche lehen diskoa argitaratu zuten 2010. urtean, eta, horren amaieran, bigarrena grabatu zuten. Gaur, Donostian, Keep on Living lana aurkeztuko dute: Internetetik doan hartzeko aukera jarri dute, eta, aldi berean, binilo gorrian argitaratu dute, hidrokarburozko musika euskarrien fetitxistentzat.

Antzeko kronologia du The Rodeo Idiot Engine taldeak, soinu zakarrekoa izan eta musika dezente kaotikoagoa ekoitzi arren. Donibane Ziburuko gaztetxean sortu zen, eta 2010. urtean grabatu zuten lehen diskoa: The First Fall [EP]. Iaz, aski lanpetuta ibili ziren. Uztailean, Fools Will Crush the Crown lehen disko luzea plazaratu zuten, Throatruiner Records diskoetxearekin. Abuztuan, diskoetatik nabarmendu nahi izan zutena eta masterretatik kanpo geraturiko piezak bildu zituzten Singles & Rarities lanean.

LE DEAD PROJET ETATHE RODEO IDIOT ENGINE

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Mogambo aretoan, Trintxerpen (Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.