'Enbata' ontziarekin jitoan

Dejabu konpaniako Ainara Gurrutxagak eta Urko Redondok haurrentzako lan bat antzeztuko dute gaur

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Joseba Sarrionandiaren esaldi bat du abiapuntu Dejabu konpainiaren Azken portua lanak: «Gure oroitzapenak, itsas galeretako oholak bezala, ez dira itsas hondoan ezabatzen, ez dute inongo porturik helburu...». Didi eta Gogo Azken Portuko biztanle bakarrak dira, eta aspaldi ez dute barkurik ikusi euren kaira heltzen. Gogo zaharra jada ez da gogoratzen azken ontziaz, baina Didi gaztearen jakin-minak bultzatzen du oroimeneko zoko ilunetan murgiltzera: Euskal Herriko arrantzaleen abenturak eta Enbata ontziaren azken bidaia ekarriko ditu gogora.

Dejabu ez da ohiko antzerki edo txotxongilo konpainia bat. Laborategitzat daukate sortzaileek, lana esperimentaziotik ateratzen delako. Horregatik, denbora asko behar izaten dute antzezlan berriak sortzeko.

Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga antzerkigileek antzezten dute Azken portua, eta Ander Fernandezek jotzen du musika. Redondo eta Gurrutxaga hainbat antzezlanetan aritu dira azkeneko urteetan, tartean Errautsak arrakastatsuan. Gure bide galduak lanari esker, berriz, Donostiako XII. Antzerki Saria jaso dute.

Lau urtetik gorako haurrentzat da Azken portua lana, baina, artistek diotenez, gurasoek ere gozatuko dute ontziaren abenturekin.

'AZKEN PORTUA' ANTZEZLANA

Noiz. Gaur, 17:00etan.

Non. Lizeo antzokian,Gernika-Lumon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.