Ezarian. Zientzia

Enbrioien zelula amak patentatzea, debekaturik

2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Giza enbrioietatik eratorritako zelula amak Europan patentatzeko debekua ebatzi du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, baita ikerketa zientifikorako badira ere. «Giza duintasunaren izenean» hartu du erabakia. Zientzialari gehienek etsigarritzat jo dute erabakia, ikerlarien lanaren kontrako erasotzat. Luxenburgoko auzitegiaren arabera, obulu bat enbrioitzat jo daiteke «ernaltzen den unetik». Epaiak dioenez, ernaldu bako obulu bat ere enbrioitzat jo daiteke, «zientifikoki manipulatu badute prest egon dadin gizaki baten garapen prozesua eragiteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.