Enpresetako lan giroaren kritika beltza

Maitane Mitxelena
2010eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Casual day delakoa AEBetako enpresen ohitura bat da. Enpresa batzuek ostirala aprobetxatzen dute langileekin mendira txango bat egin eta hainbat jarduera egiteko. Helburua da langileen arteko harremanak hobetzea, estresa gutxitzea eta produktibitatea hobetzea. Halako ekimen bat Espainiako enpresa batera eramanda gerta daitekeena kontatzen du Max Lemckek film honetan. Hasiera batean komedia bat dirudi, baina izatekotan komedia beltza da. Eta dramatismotik gehiago du barrea sorraraztetik baino.

Istorioko protagonista Ruy da. Beti nahi izan duen bezala bizi izan da. Baina orain konpromiso bat du: neskalagunaren aitak lanpostu garrantzitsu bat lortu dio bere enpresan. Bere oinordekoa izatea nahi du. 25 urterekin, Ruy harrapatuta sentituko da.

Gidoia txukun samarra da, eta tonu garratz batek zipriztintzen ditu elkarrizketa gehienak. Berlanga eta Azkonaren film onenen ukitu bat badu zenbait unetan, esperpentora jotzen du bestetan. Aktore taldea ongi aukeratuta dago. Aipatzeko modukoa da aktoreen artean Juan Diegok egiten duen interpretazioa. Estibaliz Gabilondo ere agertzen da, Donostiako Zinemaldian Izarren argia filmean ikusi berri duguna.

Maitane Mitxelena





############



Casual Day

ETB1, 22:00. Zuz.: Max Lemcke. Akt.: Juan Diego, Luis Tosar, Javier Rios, Estibaliz Gabilondo, Alberto San Juan, Arturo Valls, Alex Angulo. 94 min. Espainia, 2007.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.