Entzumena, abestiz abesti

'Hirugarren belarria' mintegia Donostian da, entzumenaren kultura sustraitik ezagutzeko proposamena

Egunotan Artelekun ikusgai egongo diren argazkietako bat. BERRIA.
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Entzumena inguruko hots eta soinuak antzemateko zentzumen soila baino gehiago zaio gizakiari. Hitz egiteko eta idazteko ahalmenen antzera, funtsezko funtzio politiko eta soziala du entzumenak, eta, urteak igaro ahala, kultura propioa garatzea lortu du. Gai horren inguruan sakontzeko, Hirugarren belarria mintegia prestatu dute Donostiako Arteleku aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko arte sormenaren gunean.

Datozen hiru egunetan, entzumenaren, musikaren eta soinuen inguruko zenbait hitzaldi eskainiko dituzte, 19:00etan hasita. Lehen hitzaldian, Carmen Pardo aditua mintzatuko da, eta XXI. mendeko entzumen kultura izango du mintzagai. «Iraganean kantuak abestea zen komunitatea lotzeko tresna», dio Pardok. «Egun, ordea, oso gutxi abesten dugu, eta entzuten dugun musikak batzen gaitu gure taldekideekin».

Hitzaldietan, besteak beste,kantuaren eta ezagutzaren arteko lotura jorratuko dute, eta irrati mundua. Horretarako, Patziku Perurena eta Arantxa Iturbe adituak gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Artelekuk iragarri du ekimenak jarraipena izango duela datorren udan, eta gaiaren inguruko entzunaldiak eta erakusketak prestatuko dituela.

'HIRUGARREN BELARRIA' MINTEGIA

Non. Donostiako Artekelun.

Noiz. Gaur, bihar eta etzi.

Ordutegia. 19:00.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.