Urtarrilean hasi zen ekimena, gazteak bertsolaritzaren inguruan elkartzeko. «Bilboko gazte asko bildu ziren, berez euskaldun zaharrak zirenak, eta haien artean euskarazko harremana sortu zen». Hau Pittu Hau konpartsako Ainara Jimenezen hitzetan, adin tarte horretan oso ohikoa delako inguruaren eraginez euskara baztertzea. «Eta gero zaila da berreskuratzen».
Aita bat eta haren semea, Oihana Bartra bertsolaria eta Julen Orbea, atzo saria jaso zuena, izan ziren izena eman zuten aurrenak. Asmo handirik gabe sortutako ekimena izan zela gogoratu zuen Orbeak, sariaren lekuko moduan jaso zuen aginte makila eskutan.
Aurten omenduak izango zirela jakin arren, berriak ezustean harrapatu izan balio baino ilusio gehiago nabari zitzaion. «Baina lehenen milesker, zuek zarete txapeldun», eskertu zien Hau Pittu Haukoei. «Ta ondo pasatzeko, kanta dezagun», bukatu zuen.
Bertsoa, trikia eta musika
Arratsalderako super karro-olinpiadak zeuzkaten prestatuta, baina bazkaria gehiegi luzatu zitzaienez, azkenean bertan behera utzi zuten, eta Euskalguneko kideak aerobitonera joan ziren.
Euskalguneko agertokia bi kontzerturen lekuko izan zen atzo. 19:30ean Sokaide taldeak jarri zituen dantzan han parean bildutakoak. 23:00etan, berriz, Beste Bat taldeak jo zuen. 20:00etan, bestalde, bertso-triki kalejira egin zuten Zazpikaleetan.
Gaur goizaldean Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria izango da Abanteren txosnan. Besteak beste, Julio Ibarra, Xabier Usabiaga, Asier Odriozola, Jon Asla eta Aitzol Zubizarreta izango ditu txandakide.
Egitaraua
GAUR10:00. Txistularien diana.
10:00. Areatza. Xake txapelketa. Anti-xakea.
11:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
11:00. Erripako kaia. Haur Txokoa-Txikigunea.
11:00. Itxaropen kaleko pilotalekua. Pilota txapelketa.
11:00. Igel-toka txapelketa.
11:00. Gastronomia lehiaketa. Umeentzako Sukaldaritza Eskola. Patata tortilla.
12:00. Pergola. Bilbainadak: Beti Aurrera.
12:00. Areatzako kioskoa. Udalaren Musika Bandaren kontzertua.
13:00. Santiago plaza. Bertsolariak: Joxe Agirre, Mañukorta, Jokin Sorozabal eta Xabi Paia.
13:00. Zazpikaleak. Bilbainadak: bilbotarrak.
13:30. Arriaga plaza. Kaleko antzerkia: Metro y medio.
14:30. Areatza. Gastronomia lehiaketako sarien banaketa.
15:00. Areatza. 13. Mus Txapelketa.
17:00. Erripako kaia. Haur Txokoa-Txikigunea.
18:00. Laugarren zezenketa.
19:00. Plaza Barria. Euskal dantzak.
19:00. Gas plaza. Umeentzako antzerkia: Viceverso.
20:00. Bilborock aretoa. Pop rockaren 25. Erakustaldia: Autoestereo eta Eightman taldeak.
20:00. Plaza Barria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Erromeria eta larrain-dantza.
20:00. Zazpikaleak. Bilbo kantari.
20:30. Gizakunde eliza. L'Empordako Ganbera Orkestra. Haria. Katalunia.
20:30. Zezensuzkoa.
21:00. Pergola. Luis Carlos del Pozo DJ.
21:15. Arriaga plaza. Kaleko antzerkia: Gentlemen of the road (Erresuma Batua).
22:30. Su festa: Valenciana su etxea (Valentzia).
23:00. Pergola. Boleroak.
23:00. Areatza. Berbena (lehen saia): Alto Voltaje orkestra.
23:30. Abandoibarra. Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Estrella Morente.
23:30. Plaza Barria. Alain Perez eta bere kubatar orkestra (Kuba).
00:00. Botika Zaharra. Los Suaves eta Obus.
02:00. Areatza. Berbena, bigarren saioa: Alto Voltaje orkestra.
KONPARTSEN EGITARAUA
10:00. Areatza. Xake txapelketa. Itsu-itsukoak.
11:00. Kaskagorri. Kaskaterraza.
12:00. Pirata Gune. Terraza, umeen jolasak eta musika light.
12:00. Euskalgune. Umeentzako taillerak eta urgunea.
12:00. Pa..Ya eta Askapeña. Hegalabur errea Askapeñan.
12:00. Kaixo. Puzgarriak.
13:00. Pa..Ya eta Askapeña. Filtroko ekitaldia.
13:00. Mamiki. Bertsolariak izango dira.
13:00. Kulturgune. Umeentzako antzerkia El Tenderete taldearekin.
13:30. Moskotarrak. Manda Huevos Txapelketa.
14:00. Algara. Bertso eguna. Bertso bazkaria Igor Elortza eta Sustrai Colinarekin.
14:30. Areatza. Sulkadaritza lehiaketako sariak banatuko dira.
14:30. Pa..Ya eta Askapeña. Bazkaria.
17:00. Pa..Ya eta Askapeña. Herri Jokoak eta tailerrak haurrentzat.
17:00. Aixe-Berri. AixeTxiki (margoak, puxikak, ebakigarriak, umeentzako karaokea,...).
17:30. Areatza. XIII. Mus txapelketa.
18:00. Pirata Gune. Grafitti Plis-plas.
18:30. Aixe-Berri. Zaki magoa.
19:00. Pa..Ya eta Askapeña. Txokolatada.
19:45. Triangune (kontzertua). Guerrero Inca eta DinA4.
20:00. Zazpi kaleak. Bilbo Kantari.
20:00. Pirata Gune. Koblakari Zirku Gala.
21:00. Triangune (kontzertua). Electric Solo.
21:00. Moskotarrak. Arriba la Jarra Txapelketa.
21:00. Pinpilinpauxa. ACABETxanda solidarioa.
21:00. Uribarri (kontzertua). Oskar Nofeelings eta Power Undercontrol.
23:00. Euskalgune (kontzertua). La Pegatina.
23:00. Kaskagorri (kontzertuak atzealdean). Governors, Estricalla eta Surfin Kaos.
23:00. Txomin Barullo (kontzertua). BC Booms eta Lehendakaris Muertos.
23:30. Tintigorri (kontzertua). Jose Antonio Paino.
23:30. Pa..Ya eta Askapeña (kontzertua). DJ Bull.
23:30. Kulturgune (kontzertua). Odolaz Blai, Xasta eta DJ.
00:00. Triangune (kontzertua). DJ Makala.
01:00. Euskalgune (kontzertua). Egurra Ta Kitto.
01:00. Kaskagorri. Kuña.
01:00. Pinpilinpauxa. Pinpilinpauxa jaia: playback.
05:00. Kaskagorri. Kuña.
Euskalgunea
12:00. Haurrentzako tailerrak.23:00. Kontzertua: La Pegatina.
01:00. Kontzertua: Egurra Ta Kitto.