Erantzun puntuari sarean

Berriketan.info sare sozialak bertsolaritza txapelketa antolatu du. Asteartero emandako puntuari erantzun ahalko diote erabiltzaileek, eta hiru bertso onenak sarituko dituzte.

Adrian Garcia.
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Aurki jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako finala, eta doinu eta errimetan murgiltzen hasi beharra dago jada. Abenduaren 18an Donostiako Illunben jokatuko den finalean parte hartu gabe ere, norberaren bertsotarako abilezia erakutsi ahal izango da. Izan ere, Bpuntua lehiaketa martxan da dagoeneko. Berriketan.info sare sozialak sareko bertso txapelketa antolatu du. Sare sozialean izena emandako orok parte hartu ahal izango du txapelketan.

Ezin bizi gintezke aterkirik gabe... Azken egunetako euriteak sortutako eragozpenak kitatzeko aukera izango dute sareko bertsolariek.Aiziak bidali du... doinuarekin osatu beharko dute txapelketaren lehenengo puntua.

Astean bertso bakarra kaleratu dezake parte hartzaile bakoitzak. Parte hartzeko, ezinbestekoa da Berriketan.info sare sozialean izena eman, eta Bpuntua gaiko kide egitea.

Astearteroizango dute hitzordua sareko bertsozaleek txapelketarekin. Puntua, neurria eta doinua proposatuko baitute egun horretan Bpuntua gaian.Astebeteko epea izango dute erabiltzaileekemandako irizpideekin bertsoa osatzeko. Lau aste iraungo du sareko bertso txapelketak; azkeneko puntua, azaroaren 29an emango dute.

Lau aste horietan sare sozialean botatako hiru bertsorik onenak sarituko dituzte. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako bina sarrera, Gpuntuaren bina elastiko eta bina erloju irabaziko dituzte epaimahaiak aukeratutako hiru bertsoen egileek.

Epaimahaia Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak proposatutako hiruzpalau lagunek osatuko dute. Abenduaren 11n ezagutaraziko dituzte irabazleen izen-abizenak.

Sare sozialean izena emandako datuekin jarriko dira harremanetan txapelketaren irabazleekin. Horregatik, ezinbestekoa izango da parte hartzaileek benetako izen-abizenak ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.