Erantzunik gabeko galderak

CBS.
2021eko ekainaren 15a
00:00
Entzun
«Renon egitekoa den Euskal Jaialdiaz den bezainbatean, eta gure enbaxadore eta euskal herritar Jose Maria de Areilza jauna atseginez gonbidatu duzunez, zinez preziatuko nizuke delako jaialdiaz dukezun informazio oro nire helaraztea. Esan nahi baita: noiz egin zen lehen aldiz; zenbat estatutako euskaldunak bilduko diren; zein maiztasunez egiten den, ea ospakizuna beti Renon egiten den. Horrekin batera, jakin nahiko nuke zein urtetan, gutxi gorabehera, hasi zen euskal migrazioa; zenbat euskaldun bizi diren delako inguruan: Nevadan, Kalifornian, Utahn, Wyomingen, Montanan, Idahon eta Coloradon. Herrialde honetan egin duten historiari buruzko xehetasunak oro preziatuko nizkizuke.

Espero dut niri informazio hau guztia emateak ez zuri eragozpen handirik eragitea, baina ni neu euskal herritar naizenez, AEBetan dituzuen arrakasten berri jakiteko interes handia dut. Bidaltzen didazun materiala, bestalde, Espainiako egunkarietan erreportajea osatzeko baliatu ahal izango dugu».

Espainiar enbaxadaren Adolfo Echeverria prentsa arduradunaren gutun ofiziala Peter Echeverriari, maiatzaren 27koa, jaialdia baino hamabost egun lehenagokoa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.