Durangoko liburutegian lau pelikula klasiko emango dituzte uztaileko astearte guztietan. Gaur, David Lynch zuzendariaren Eraser Head pelikula izango da. Doan izango dira emanaldiak, 19:00etan.
David Keith Lynch (1946. Montana, AEB) pintore modura hasi zen, baina koadro barnean ikusten zuen mugimendua irudikatzeko, zinemaren mundura igaro zen. Suspensearekin jokatuz eta mota guztietako estiloak erabiliz, historia dramatikoak kontatzen ditu.
Lynchen estiloa bakarra dela esatea gehiegi esatea uste badute ere, beste batzuek, haren lanetan oinarrituta, lynchtar adjektiboa ere sortu dute. Poliki, pixkanaka erakusten du istorioaren nondik norakoa, eta askotan euren artean loturarik ez duten eszenak daudela dirudite.
Lynchek Cesar saria bi aldiz irabazi du, Frantziatik kanpoko pelikula onenaren sailean, 1990ean Urrezko Palma irabazizuen Cannesen, eta handik hamabi urtera, 2002an, Cannesko bertako epamahaian izan zen. Veneziako zinemaldian, Urrezko Lehoia irabazi zuen. Oscarretarako lau aldiz eta Urrezko Globoetarako bi aldiz hautatu badute ere, bat bera ere ez du irabazi, oraingoz.
Eraser Hear filmean espero ez den eta nahi ez den ume baten etorrerarekin lotutako amesgaizto bat kontatzen da, non ezohiko ume bat jaiotzen den ezohiko modu batean. Zuri-beltzean egina dago, eta Lynchen pelikularik ilunena eta ulertzeko zailena dela uste dute kritikari askok.
'Eraser Head' filma Durangon
Durangoko liburutegian 'Eraser Head' David Lynchen pelikula ikusteko aukera egongo da, 19:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu