Txernobylgo Umeak elkarteak esperientzia handia du Ukrainako hondamendi eremutik haurrak Euskal Herrira oporretan ekartzen, haien osasuna hobe dadin. Ezbehar nuklearraren 25. urteurrenean, mundua haur horien begietatik nola ikusten den erakutsiko digute gaur, Bilboko Alondegian, La Zona dokumentalaren bidez.
Bost milioi pertsona inguru bizi dira Txernobylgo zentral nuklearrak gai erradiaktiboz kutsatu zuen eremu zabalean.
Lidia Pidvalna, Anastasia Pavlenko eta Andrei Kovaltxuk haurren bizimoduaren berri ematen du dokumentalak. 1986ko apirilaren 26tik, zentral nuklearra lehertu zenetik, arriskupean bizi dira haien familiak, hustutako eremutik oso gertu. Hiru haurrek Txernobyl agiriak dituzte, hau da, gobernuak biktimei ematen dieten estatus berezia dute.
Dokumentala egin zen unera arte bizitakoa kontatzen dute, eta euren beldur, amets eta etorkizunerako ilusioen berri ematen dute. «Ukrainan izan genuen esperientziaren ondoren, uste dugu hondamendi nuklear baten ondorioak osasunaren inguruko kalteak baino askoz beldurgarriagoak direla», esan du Carlos Rodriguez lanaren zuzendariak, «hainbat belaunaldiren bizimoduaren alderdi guztiak kutsatzen dituelako».
'LA ZONA'
Non. Alondegian, Bilbon.
Noiz. Gaur, 18:00etan. Doan.
Eremu nuklearreko haurrak
Txernobylgo umeek mundua nola ikusten duten erakutsiko dute hondamendiaren urteurrenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu