Irudia. Bilbo
ERRALDOIAK, PLAZATIK MUSEORA
Bi belaunalditako 24 erraldoi, horien 12 miniatura eta bederatzi buruhandi biltzen dituen erakusketa aurkeztu zuten atzo, Bilbon. Euskal Museoak eta Bilboko Udaleko jaietako sailak antolatu dute erakusketa, eta Bilboko Euskal Museoan bertan dago ikusgai. Arlo ludiko eta historikoa elkartzen dira erakusketan: buruhandiak eta erraldoiak erakusteaz gain, Iñaki Irigoien eta Jon Gamindek figura horien inguruan bildutako dokumentazio historikoa eskaintzen dute, sortuz geroztik izan dituzten aldaketak azalduta. Jaietako 84 argazki ere ikusgai daude. Erakusketa irailaren 30era arte egongo zabalik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu