Komunikazioa
Erredakzioko Estatutu berria onartu dute EITBn
TELEBISTA. EITBko langileen babesa jaso du zuzendaritzak aurkeztutako Erredakzioko Estatutu berriak. Bozkatu dutenen %78,9 agertu dira estatutuaren alde —221 boto—, eta %14,2 aurka —40 boto—. Bilboko, Donostiako, Gasteizeko eta Iruñeko erredakzioetako450 langileetatik 280k parte hartu dute bozketan: %62,2k. EITBko Administrazio Batzordeak hilaren 30ean emango du behin betiko onespena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu