Errege bihotza
Frantziako errege izateko aukera zuen Karlos II.a Nafarroako Erregeak. Ez zen, baina, azkenean, halakorik suertatu, eta, horregatik, bi testamentu egin zituen. Lehenengoan, artean Frantziako koroa eskuratzeko aukera zuela, Saint Denisen (Frantzia) nahi zuen bere gorpua, Erronkarin (Nafarroa) bere barrenak eta Iruñeko katedralean bihotza. Bigarren testamentuan, ordea, jadanik Frantziari uko eginik, gorpua Iruñeko Katedralean, barruak Erronkarin eta bihotza Uxuen (Nafarroa) uzteko eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu