Produktua

Erremolatxa

2012ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Erremolatxa kaloriak neurrian dituen elikagai bat da. Haren konposizioan ura da ugariena, eta karbohidratoak dira hurrengoak. Barazkien artean azukre gehien duen barazkia da erremolatxa, eta zuntz iturri ona ere bada.

B taldeko bitamina eta folatoetan aberatsa da, baina C eta A bitamina gutxi ditu. Folatoek globulu gorrien eta zurien sorreran parte hartzen dute, baita material genetikoaren sintesian eta sistema immunologiakoaren antigorputzen eraikuntzan ere.

B2 bitamina antigorputzek globulu gorrien eta zurien sorreran parte hartzen dute. Energia sortzeko beharrezkoak dira, baita mukosak eta epitelial ehuna mantentzeko ere. B3 bitaminak digestio aparatuaren funtzionamenduan, nerbio sisteman eta energiaren sorreran parte hartzen du; eta B6 bitaminak metabolismoan eta sistema immunologikoan kolaboratzen du.

Mineralei dagokienez, ido, sodio eta potasioan aberatsa da, eta magnesio, fosforo eta kaltzioa neurri txikiagoan ere baditu. Horiek ezinbestekoak dira metabolismorako, nerbio sistemarako eta muskuluen funtzionamendurako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.