Mahats bilketarekin batera, besta ailegatu da Nafarroara. Ostegunean hasi zen Nafarroako Mahats Bilketaren XXI. Besta Erriberrin, eta bihar arte luzatuko da ospakizuna. Nafarroako Ardoaren Kofradiak ekimen anitz antolatu ditu. Hiru egunez, Erriberri ardogintzaren erdigunea izanen da.
Hitzaldiak eta ardo dastatzeak egin dituzte orain arte. Gaur, ibilaldi gidatuak prestatu dituzte Erriberrin, eta musika ere izanen da. 20:30ean, Jesus Vicente Trincado Trio taldeak kontzertua eskainiko du, eta ondotik, Zorongo taldeak.
Dena den, biharkoa da egunik bereziena. Pregoia irakurri ondotik, egun osoko egitarauari ekinen diote. Mahatsa zanpatu eta lehenbiziko muztioa edango dute. Dantzak, jotak eta musika ez dira faltako, ezta ardo dastaketa ere. Gainera, inguruko tabernek gaiarekin loturiko pintxoak zerbitzatuko dituzte. Argazki lehiaketa ere antolatu du Ardoaren Kofradiak.
Erriberri, ardoaren hiriburu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu