Gauez dena itxuraldatzen omen da. Hori da, hain zuzen ere, Jon Gotzon Gurrutxagarigertatzen zaiona (Cambrils, 1974), DJ Bull bihurtzen baita. Katalana da, izatez, baina hamaika urterekin etorri zen Irurara bizitzera (Gipuzkoa). Musika du zaletasunik handiena, eta horregatik aritzen da Euskal Herriko jaiak doinuz betetzen. Disko jartzailea da.
Zer moduz doa aurtengo uda? Krisi ekonomikoa zuk ere nabaritu duzu?
Ez, nik ez dut krisia nabaritu. Hasi nintzenetik, eskaini dudan emanaldi kopurua urter- urtero goraka joan da. Emanaldi gehienak errepikatu ditut, eta, tartean, berri batzuk ere egon dira.
Gaur egungo tabernek musika gehiago zaindu beharko lukete?
Bai, askoz gehiago. Taberna gehienek berdina jartzen dute; irratietan modan dauden bost edo sei abesti. Hoberena tabernetan musikaz arduratzen den norbait egotea litzateke, baina horrek dirua eskatzen du. Gune euskaldunetan euskarazko musika askoz gehiago jarri ahal da, gainontzeko musika ahaztu gabe.
DJak erromerien lehiakideak zarete?
Ez, ez da horrela, osagarriak gara. Lehen esan dudan moduan, emanaldi oso bat nik ez nuke egingo. Badago erromeria pare bat orduz egitea, eta gero, DJ batek pare bat orduz musika jartzea. Denontzako lekua dago. Krisia egotea eta plazak lehen bezala ez betetzea ez da disko jartzaileen errua. Erromeriak eta gu erabat bateragarriak gara, modu osagarrian lan eginez gero.
Gogorra al da astebururo handik hona ibiltzea?
Errepidea da niretzat gogorrena. Behin lekuan egonda, giroan sartzen naiz. Gogorrena autoz alde batetik bestera mugitzea izaten da. Egun batean Bizkaian egon naiteke, eta hurrengoan, Nafarroan.
Jon Gotzon Gurrutxaga, Dj Bull. Disko jartzailea
«Erromeriak eta gu bateragarriak gara, modu osagarrian lan eginez gero»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu