Erronkan bildutako dirua Anfas elkarteari emanen dio lasterkariak bihar

2012ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
500 egunean, 21.100 kilometroko distantzia bete du Ricardo Abadek, eta hamaika hiri eta herri iragan ditu. Erronkarekin helburu bikoitza izan du lasterkariak: Guinnes liburuan agertzea, batetik, eta adimen urriko pertsonen Anfas elkartearentzat dirua biltzea. Biak ala biak lortu ditu. Erronkak iraun duen denboran, Abaden webgunea bisitatu duten lagunek 8.000 euro baino gehiago eman dituzte. Kopuru horri, azken 99 maratoietan lasterkari tafallarrak erabili dituen kamiseten salmenta gehitu behar zaio. Elastiko bakoitza 50 euroan saldu da, eta gaurko maratoikoa Gasteizko gizon batek erosi du 900 euroan. «Orotara, 13.000 euro inguru lortu dugu», dio Abadek. Diru hori bihar emanen dio Anfasi lasterkariak. Horretarako, komunikabideak deitu ditu, 12:00etan, elkarteak Burlatan (Nafarroa) duen egoitzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.