K2000k ekoitzi eta Jose A. Perezek zuzendurik, Escépticos zientzia dibulgazioko saioa estreinatuko du larunbatean ETB2 kateak, prime time ordutegian. Aurkezle lanetan, zientzia gaietako adituLuis Alfonso Gamez ariko da. Programan, gizartean zabalduta dauden hainbat engainuri buelta ematen saiatuko dira. Aurreneko saioan, esate baterako, gizakia 1969an Ilargira iritsi zela zalantzan jartzen duen teoriaz mintzatuko dira.
Elkarrizketak, esperimentuak, animazioak eta bideoklipak erabiliko dituzte saioan, zientzia eta entretenimendua batzeko asmoz. Familia osoarentzat eginiko programa izango da, eta «pentsamendu kritikoa zabaltzen» saiatuko dela adierazi dute arduradunek.
Saioko kolaboratzaileen artean daude Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Agustin Sanchez-Lavega astrofisikaria eta Pedro Duque astronauta. Zientzilariek lagunarteko hizkera erabiliko dute programan, euren ideiak eta bizipenak kontatzeko.
'Escépticos' zientzia saioa estreinatuko dute ETB2n larunbatean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu