Oxel Arrieta eta Mikel Inoriza elur malutak erortzeko zain daude; eski estazioetan lan egiten dute, eski irakasle eta pistetako langile modura, hurrenez hurren. Bereziartua Palenzuela familiak erosi du jadanik denboraldi osorako forfaita. Lauzpabost aldiz joaten dira denboraldian Luz Ardideneko eski estaziora. Lanbidea ala zaletasuna, eskia egiteko aprobetxatzen dute negua guztiek. Haien bizipenak jorratuko ditu bihar Bizigiro gehigarriak. Pirinioetako zenbait eski estaziotan egindako berritasunak ere bilduko ditu.
Gastronomiaren atalean, berriz, Izarrako (Araba) AmonaLola proiektuaren berri emango du. Basque Culinary Centerreko hiru ikasle ohik jarri dute martxan. Gastrotaberna eta jantokia martxan dira jadanik; sukaldariek badituzte etorkizunerako beste proiektu batzuk ere.
Bestetik, Arrasateko (Gipuzkoa) Mondragon korporazioak argitaratutako Humanity at Music lana bat ere jorratuko du gehigarriak. Kooperatibagintzaren historia landu korporazioak, narrazioen, bertsoen, ilustrazioen eta soinu bandaren bidez.