Zinema aretoetan arrakasta handia izan zuen Nicolas Philiberten Etre et avoir dokumentalak. Auverniako eskola txiki batean pausatu zuen begirada.
Frantziar hezkuntza sistema barruko eskola horretan ez da hizkuntza gutxituen hots basatirik entzuten; baina ttipitasunak berekin dituen edertasun guztiak harat-honat dabiltza bertako lau pareta artean. Dokumentala sei hilabeteko egonaldiaren kronika da. Hala, engaiamendu pertsonalarekin, gertutasunarekin eta komunikazioarekin lotura estua duen heziketa modu baten aldarrikapena da Etre et avoir; baina, era berean, hezur-harazgizko izakiak erakusten dituen bidaia deskriptibo bat da. Izaki asko aurkezten ditu Philipertek: Georges Lopez irakaslea, Jojo, Laura, Guillaume, Julien, haien familiak. Alde horretatik, pertsonak geureganatzen ez ezik, istorio bat kontatzen ere asmatu zuen zuzendariak. Sei hilabeteko filmaketa bi ordura ekarri eta egituratzeak meritua du. Logika bat eskatzen du, eta, batez ere, kontatu nahi denaren araberako lehentasunak ezartzen dituen muntatze zorrotz bat.
Baina bakarra berez ezkortasunera jotzen duen pertsonaren ahotik etor daiteke, errealitate ederregiekiko beti metro batzuetako distantzia hartu ohi duen katu begiradatik. Izan ere, Auverniako eskola horrek paradisua dirudi.
Maitane Mitxelena
############
Être et avoir
Arte, 20:40. Zuz.: Nicolas Philibert. Dokumentala. 105 min. Frantzia, 2002.
############
Eskola txikien mundua dokumental eder batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu