Maratila

Eskutitz mingarria

Ane Muñoz.
2011ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Sototik pasatakoan postontzia zabaldu dut, jakina, prentsa, ditxosozko fakturak eta propaganda zikina besterik topatuko ez nituelakoan. Ohi bezala zaborra baztertzen hasi eta, hara, eskuz idatzitako betiko gutun arrunt horietako bat. Ene, ze poza, eskuz idatzitako gutun bat!

Armando kubatarra, lagun baten lagunaren laguna, gizartearen mespretxuari ihes eginez bikotekide homosexualarekin Frantziara bizitzera joan zen aspaldi. Kubatarretan kubatarrena izanda ere, erbestean bizitzea aukeratu zuen, etxekoek eta auzokoek ez zutelako onartzen, lanean gaizki begiratzen ziotelako, eta giro horretan bere harremana naturalki bizitzea oso zaila zelako. Fresa y Chocolate-ko garaikide horrena ez zen kapitalismo gosea, askatasun egarria baizik. Bazekien atzerrian askeago biziko zirela, ez zituela inork epaituko, eta are gutxiago baztertuko. Orain, erkidego nudista batean bizi da, legerik gabeko mundu apartatu batean, inork inori arraro begiratzen ez dion Frantziako txoko lasai eta baketsu batean.

Eskutitzean bere eguneroko bizitzaren alde on eta txarrak azaltzen dizkit, berezko askatasuna herriminarekin eta itzultzeko grinarekin parekatuz. Oso eskutitz sintzeroa da, bai, hunkigarria eta polita. Baina… tira, azken lerroek jo eta poto utzi naute: «Gora Rajoy. Ados zaude, ezta?». Horra askatasunaren ustezko aldarrikatzaile baten azken hitzak. Ederra atrebentzia, niri halakorik esatea… Baina nola goraipa dezake egoera horretan bizi den kubatar baztertu batek estatu espainiarreko lehendakariarenak egitera datorren muñekote galiziarra? Zer dauka despistatu horrek buruan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.