Asteburuko proposamenak

Eskuz egindako lanaren garrantzia

Errenteria. Euskal Herriko eskulangintza azokak buztingintzari leku berezia eskainiko dio aurten

Erredakzioa
2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Jadanik ohitura bihurtu da apiril bukaera eta maiatz hasieran Errenterian egiten den Euskal Herriko eskulangintza azoka. 1978an egin zuten lehen aldiz, eta aurten 34. aldia izango du. Ohi bezala, aurten ere, eskulangileek euren lana eta produktuak erakutsiko dituzte lau egunetan. Larunbatean zabalduko dute azoka eta asteartera arte egongo da eskulangileen lana gertutik ikusteko aukera.

Era askotako lanak jarriko dituzte ikusgai eta salgai; aurten gainera, leku berezia eskainiko diote buztingintzari. Lan hori egiten duten profesionalak gonbidatu dituzte.

Horretaz gain, beiragintza, saskigintza, larruzko pilotak, altzarigintza, egur taila, ehungintza...Askotariko eskulanak izango dira azokan, ohi bezala. Ereintza elkarteak antolatzen du eskulangintza azoka, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Errenteriako Udalaren eta Kutxaren laguntzarekin. Goiz eta arratsaldez egongo da zabalik Jose Luis Caso aretoan.

ESKULANGINTZA AZOKA

Non. Errenterian (Gipuzkoa).

Noiz. Larunbatetik asteartera.

Sarrera. 2,5 euro.

Ordutegia. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.