Eskuz landutako bitxiak

Tradizio handia dute Donostian eta Bilbon urtero antolatzen dituzten Gabonetako eskulangintza azokek. Eskuz landutako objektuak oparitzeko bidea izaten dira.

IBAI MARURI-EKAITZ AGIRRE
2009ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Urte osoaneskulangintza azoka askoantolatzen dituzte, batean eta bestean. Eguberrietan Donostian eta Bilbon jartzen dituztenak ezinbesteko erreferentzia bihurtu dira hiriotako nahiz inguruko herrietako biztanleentzat. Eskuz landutako produktuak ikusi, ezagutu, erosi eta oparitzeko bidea izaten dira, baina baita eskulangileak bertatik bertara ezagutu eta haiekin zuzeneko harremana izateko modua ere. Azokak bisitatu eta azken orduko opariak erosi nahi dituztenek badute oraindik aukera: Donostiakoa urtarrilaren 5a bitarte egongo da zabalik, eta Bilbokoa, urtarrilaren 6a arte.

Lur Artisau Kolektiboak antolatuta, ohiko lekuan jarri dute Donostiako eskulangintza azoka; Urdaneta kalearen eta Errege-erregina Katolikoen kalearen artean, Koldo Mitxelena kulturunearen parean. 35. aldia du aurtengoak, eta denetariko produktuak aurki daitezke azokako 37 erakusmahaietan. Guztiek batzen dituen ezaugarri bat dute: eskuz landutako produktuak dira. Larrua, papera, beira, egurra, buztinezko irudiak, kartoia... material aldetik askotarikoak dira, eta erabilera askotakoak. Haurrentzako zurezko jostailuak edota jantziak, etxerako apaingarriak, sukalderako tresnak, bitxigintza produktuak, xaboi naturalak eta lurrinak eros daitezke, besteak beste. Gipuzkoako eskulangileek ez ezik, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako, Espainiako eta Portugalgoek ere jarri dituzte beren lanak bisitarien eskura. Aspaceko kideek ere badute txoko bat, azokaren sarreretako batean; saskiak eskuz lantzen eta saltzen ari dira egunotan.

Baina, azokarekin batera, bestelakoak ere antolatu ditu Lur Kolektiboak. Bisitaria ikusle ez ezik parte-hartzaile ere izan dadin nahi dute. Horregatik, umeentzako tailerrak antolatu dituzte, eta bihar bertan dute hurrengo aukera txikienek: Cristina Zacchiren eskutik, metalezko esmalteak landuko dituzte, 17:00etan. Lehiaketak antolatzeko ohiturari jarraiki, erakusmahai eta eskulan onenak saritu ditu Lur Kolektiboak. Erakusmahai onenaren saria Santurtziko Felix Aranburuk irabazi du, Papera erakusmahaiarekin; eskulan onena, berriz, Coruñako (Galizia) Medialua erakusmahaiko poltsa bat izan da. Eta, noski, azokara joaten direnen artean zozketak ere egingo dituzte. 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era dago irekita.

Sormen lanari garrantzia

Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetatik etorritako 48 eskulangileren sormen lanek osatzen dute Bilboko 26. Artisau Azoka. Arriaga alboan jasotako karpan dago. Antolatzaileek uste dute azokan 60.000 bisitari izango direla, eta han bisitariek beste inon aurkituko ez dituzten lanak ezagutu eta erosteko aukera dute. Izan ere, horixe da merkatuan parte hartzeko eskulangileeijartzen dieten baldintza nagusia. Esperientziaren alde ez ezik, berritasunaren alde ere egin nahi izaten dute tradizio bilakatu den azoka honetan. Hori horrela, sormen lan bitxiena saritzen du BBK-k urtero. Aurten Ceramica Creativa tailerrak jaso du garaikurra, Pezqueñines lanarekin.

Goizez eta arratsaldez irekita daudela, oraindik opariren bat egin behar duenak zerbait berezia aurkitzeko egokiera du Bilboko eta Donostiakoazoketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.