Patio baten alderik monotono zein irudimentsuena eramango du Kabia konpainiak gaur Gasteizera. Euria esan eta euria erortzea obra Joseba Sarrionandiaren hainbat testutan oinarrituta dago. 13:00etan ikusi ahal izango da, Rubio upategian.
Agertoki bakarrak bi aurpegi izango ditu obrak aurrera egin ahala. Hasieran, patio arrunt bat izango da; hainbat lagun hara eta hona ibiliko dira, eguneroko errutinaren parte. Bigarren patioa, berriz, jolastokia izango da. Haurrek duten irudimenari esker, eremu hori espazio soil bat baino zerbait gehiago bilakatuko da. Bakardadea, pasioak eta tristurak biltzen ditu lanak, baita zoriontasunaren eta egungo gizartearen inguruko hausnarketa ere.
Borja Ruizek zuzentzen du obra, eta hamar aktorek parte hartzen dute; horietako batzuk dira Juana Lor, Iosu Florentino, Ane Pikaza, Joseba Uribarri eta Karol Benito. Zuzendariaren arabera, «zorionaren inguruko poema bisual, soinudun eta teatrala da» Euria esan eta euria erortzea.
2006. urtean sortu zuten Kabia konpainia, Gaitzerdi antzerki taldeko laborategiari bizia emateko.
'EURIA ESAN ETAEURIA ERORTZEA' ANTZEZLANA
Noiz. Gaur, 13:00etan.
Non. Gasteizen, Rubio upategian.
Espazio beraren bi aurpegi
Sarrionandiaren testuetan oinarritutako 'Euria esan eta euria erortzea' obra eskainiko dute gaur Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu