Oinezkoa, Grafika Soziala 3 jardunaldiaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donostiako Kristinaeneko Ingurumen Baliabideen Etxean.
Gaur hasiko dira jardunaldiak, eta, horretarako, Manuel Delgado antropologian doktorea gonbidatu dute. Kataluniarrak Espaloien gizartea hitzaldia emango du, 19:00etan. Espaloiek gizarte harremanak sortzen dituzte espazio sozial diren momentutik, eta hortik abiatuko da Delgado.
Manuel Delgado Artearen Historiako lizentziaduna da, eta 1986tik Erlijio Antropologiako irakasle da Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun Kataluniako Antropologia Institutuko Zuzendaritza Batzordeko kide da.
Horretaz gain, Quaderns de l`Ica, Arquitectura i dissidences, Arquitectura y diseño urbano eta Hispanic Journal of Theory and Criticism aldizkarietan ere zuzendaritza batzordetan parte hartzen du.
Ostiralean, Alfonso Sanzen eskutik, Oinezkoen espazio publikoaren berreskuratzea izeneko mintegia izango da, Kristinaenean bertan, 11:00etatik 13:00etara.
Eta, egun berean, Sanzek berak Hiritik ibili eta auzoa bizi hitzaldia emango du, 17:00etan. Handik bi ordutara, Kristinaeneko arduradunek hitz egingo dute.
HITZALDIA
'Espaloien gizartea'.
Manuel Delgadok emango du gaur hitzaldia, 19:00etan, DonostiakoKristinaeneko Ingurumen Baliabideen Etxean.
Espazio publikoaren inguruan
Manuel Delgadok 'Espaloien gizartea' hitzaldia emango du Donostian, Kristinaenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu