Gernika-Lumoko (Bizkaia) turismo bulegoak bisitariek senti ditzaketen esperientzietan oinarritutako bisita gidatuen kontzeptu berria bultzatu dute.
Turismo mota horrek bisitariei aurrez sentitu ez dituzten esperientziak bizitzeko aukera eskainiko die. Denetariko jarduerak prestatu dituzte; hala nola lehendakariak Gernikako Arbolan egiten duen karguaren zin egitearen imitazioa, Gernikako bonbardaketako babesguneetako bat ezagutzea, Bakearen Museoan bonbardaketaren gertakariak gogoraraztea, astelehenetako azokan euskaraz jardutea eta pintxoak dastatzea, Jai Alai pilotalekuan zesta puntan jokatzea eta upeltegi batean Urdaibaiko txakolinaren sekretuak ezagutzea.
Bisitariek proposamen horiekin sentsazio ahaztezinak biziko dituztela iragarri dute Gernika-Lumoko Udaletik.
Herriaren izaera barru-barrutik ezagutu eta esperientzien bidez herriko kultura ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duproposamenak.
Proposamen turistiko horietan parte hartu ahal izateko, turismo bulegoan, Euskal Jai zesta eskolan, Itsasmendi upategian edo Bakearen museoan eman behar da izena aldez aurretik.
Jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, baita hileko bi larunbatetan ere.
Informazio gehiago eskuratzeko, www.gernika-lumo.net web orrialdean edota 946-25 58 92 telefonora deitu daiteke.
Gerizpean. Uda-pasa
Esperientzien turismoa
Gernika-Lumoko Udalak sentimenen esperientzietan oinarritutako turismo eskaintza jarri du abian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu