Estitxu Fernandezek kirolak aurkeztuko ditu ETB1en bihartik aurrera
Bertatik bertara magazina desagertu ostean eta Supernanny-ko atal bereziak aurkeztu ondoren, ETB1era itzuliko da Estitxu Fernandez aurkezlea. Larunbat honetatik aurrera, Gaur egun albistegiko kirol tartea eta igande goizeko Kirolez kirol aurkeztuko ditu lesakarrak. Esparru berria izango da kirolena Fernandezentzat: «Kirola egitea eta kirolari buruz solasean aritzea ez da gauza bera». 2000. urteko udan hasi zen aurkezlea ETB1erako lanean. Gainera, joan den astetik, Tartaria ahozkotasunari buruzko irratsaioa gidatzen du Estitxu Fernandezek, Euskadi irratian. Ostegunero hitza dute helduleku saio berrian, 21:00etatik 22:00etara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu